ZumaianBai plataformaren erabilera sustatzeko zozketak izango dira Gabonetan

Herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen bilgune digitala ezagutzera ematea helburu, Zumaiako establezimenduetan erabiltzeko erosketa bonuak eta Geoparkera bisita gidatuak zozkatuko ditu Udalak. Zumaiako Udalak, bertako merkataritzaren digitalizazioa bultzatzeko erronkaren baitan, zumaianbai.eus plataforma digitala sortu zuen pasa den urtean. Webgune honetan, Zumaiako merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen informazioa biltzen da, enpresak aurkeztu eta dituzten zerbitzuak nabarmenduz. Besteak […]

1.200 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko

30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte herritarrek azaroaren 16tik aurrera. Kanpainara atxikitu nahi duten establezimenduek azaroaren 11ko eguerdiko 12:00ak arte edukiko dute horretarako aukera. Orain arte egindako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, udazkeneko bono kanpaina berria […]

Kontsumo ohituren inguruan galdetuko die Udalak herritarrei

Zumaiako Udalak merkataritzaren Plangintza Estrategikoa burutzeko asmoa du, eta horren baitan, lehen pauso moduan, herritarren eros-ohiturak aztertuko ditu. Kale-inkestak eta telefono bidezko inkestak egingo dira, eta internet bidez ere bete ahal izango da galdetegia. Zumaiako Udalak, merkataritza sektorera bideraturiko proiektuen artean, Plangintza Estrategiko bat garatuko du hurrengo hilabeteetan. Azken helburua da herriko merkataritzaren egoera hobetzera […]

Azaroaren 30rarte zabalik egongo da euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea

Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko deialdi berria argitaratu du Udalak. Era askotako euskarriak izan daitezke: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe. […]

Ostalaritzako langileentzat euskara ikastaroa abian

Helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, bezero euskaldunekin gertuko harremanak lantzeko. Ikastaroa doakoa da. Ekainean zaintzailentzat bezalaxe, orain taberna eta jatetxeetan aritzen diren langileentzat euskara ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, bezero euskaldunekin gertuko harremanak lantzeko. Hamabi langilek eman dute izena, ikastaroa DOAKOA da, […]

ZumaianBai.eus herriko negozioen erakusleiho birtuala, sare sozialetan ere bai

Zumaiako denda, taberna eta zerbitzu enpresa txikien informazioa biltzen du zumaiabai.eus webguneak. Herritarrek, jarduera horiei buruzko informazioa ikusteaz gain, online erosketak egiteko atal bat dute eskura. Orain, sare sozialen bidez, herritarrekin hartu-emana indartu nahi dute proiektuaren sustatzaileek. Pandemia ondorengo egoeran sortu zuten Zumaiako Udalak eta Gertu elkartean ZumaianBai.eus webgunea, Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien elkartearekin lankidetzan, tokiko jarduera […]

Martxan dago zumaianbai.eus webgunea, herriko negozioen erakusleiho birtuala

Zumaiako denda, taberna eta zerbitzu enpresa txikien informazioa biltzen du webguneak. Herritarrek, jarduera horiei buruzko informazioa ikusteaz gain, online erosketak egiteko atal bat dute eskura. Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien elkartearekin lankidetzan, webgune bat sortu dute Zumaiako Udalak eta Gertu elkarteak. Zumaian BAI deitzen da proiektua, eta herriko komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa txikien erakuslehio birtuala izateko balioko du. […]

Udalak eta Gertu elkarteak 2000 erosketa bonu emango dituzte herriko merkataritza babesteko

Kanpainara atxikitu nahi duten establezimenduek ekainak 8 baino lehen egin beharko dute eskaera. Herritarrek 35 euroren truke 50 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte, ekainaren 9tik aurrera. Udako zein Gabonetako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, bono sistema berri bat jarriko […]

Udalak eta Gertuk Zumaian Bai sortuko dute, tokiko negozioetarako erakusleiho birtuala

Ekainaren amaieran plataforma aktibo egotea espero dute. Proiektuan parte hartu nahi duten merkatari, ostalari zein zerbitzu-enpresetako kideek ekainaren 20ra bitartean egin beharko dute eskaera. Zumaiako Udalak eta Gertu Zumaiako merkatari elkarteak hitzarmena sinatu dute, tokiko merkataritza sustatzeko jarduerak laguntzeko. Elementu garrantzitsu bat aurreikusten da akordio horretan: plataforma digital baten sorrera. Hala, Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien […]