Ostalaritzako langileentzat euskara ikastaroa abian

Helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, bezero euskaldunekin gertuko harremanak lantzeko. Ikastaroa doakoa da.

Ekainean zaintzailentzat bezalaxe, orain taberna eta jatetxeetan aritzen diren langileentzat euskara ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, bezero euskaldunekin gertuko harremanak lantzeko.

Hamabi langilek eman dute izena, ikastaroa DOAKOA da, Banaiz bagara elkarteko Pako Aristi ari da irakasle eta urrian bina orduko 6 saio egingo dituzte.

Bi saio eginak dituzte jada, eta urriaren 17, 18, 24 eta 25ean (astelehen eta astearteetan) elkartuko dira berriz, 17:00etatik 19:00etara, Foronda kultur etxean. Saio horietan parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik, eta nahikoa da mezu bat idaztea euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera edo 943865025 (616 luzapena) zenbakira deitzea.


 

En marcha un curso de euskera para el sector de la hostelería

El objetivo es trabajar la comprensión básica y aprender las frases más utilizadas para conseguir una relación más cercana con la clientela euskaldún. El curso es gratuito.

Tal como hizo en junio para las cuidadoras, ahora el Ayuntamiento de Zumaia ha organizado un curso de euskera dirigido a la gente que trabaja en bares y restaurantes. El objetivo es trabajar la comprensión básica y aprender las frases más utilizadas para conseguir una relación más cercana con la clientela euskaldún.

Se han inscrito doce trabajadores/as, el curso es GRATUITO, tendrán como profesor a Pako Aristi, de la asociación Banaiz Bagara y en octubre recibirán 6 clases de dos horas.

Después de las dos primeras clases, se reunirán de nuevo el 17, 18, 24 y 25 de octubre (lunes y martes), de 17:00 a 19:00, en la casa de cultura Foronda. La inscripción sigue todavía abierta, basta con enviar un e-mail a euskaratxanpan@zumaia.eus o llamar al 943865025 (Ext. 616).

 

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Telegram