Martxan dago zumaianbai.eus webgunea, herriko negozioen erakusleiho birtuala

image_large (1)

Zumaiako denda, taberna eta zerbitzu enpresa txikien informazioa biltzen du webguneak. Herritarrek, jarduera horiei buruzko informazioa ikusteaz gain, online erosketak egiteko atal bat dute eskura.

Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien elkartearekin lankidetzan, webgune bat sortu dute Zumaiako Udalak eta Gertu elkarteak. Zumaian BAI deitzen da proiektua, eta herriko komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa txikien erakuslehio birtuala izateko balioko du.

Xabier Aldalur Dendartean elkarteko teknikariak eman ditu webgunearen inguruko azalpenak. Helburua tokiko jarduera ekonomikoak laguntzea dela azaldu du, eta webgunearen sorrera lehen pauso moduan kokatu du: «aurrerago, bertako denda eta bestelako negoziei digitalizazio prozesuan laguntzeko neurri berriak jarriko ditugu martxan». 

>> zumaianbai.eus

Webgune honi esker Zumaiako saltokiek beren negozioak interneten ikusgai jarri dituzte: negozio bakoitzak fitxa bana dauka webgunean, eta bertan, oinarrizko datuez gain, harremanetan jartzeko datuak jaso dituzte. Gainera, zenbait kasutan, herritarrek online erosketak egin ahal izango dituzte. Hain justu, online erosketei zuzendutako atal bat ere sortu dute webgunean. 

Lore Garciarena Gertu elkarteko teknikariak azaldu duenez, herriko dendari, ostalari eta negozioetako arduradunek oso harrera egin diote proiektuari. Horren erakusle webgunean bildutako fitxa kopurua: dagoeneko 220tik gora negozioren informazioa kontsultatu daiteke zumaianbai.eus webgunean. 

Alex Oliden tokiko garapenerako zinegotziaren arabera, “tokiko merkataritza eta ostalaritzari bultzada ekonomiko bat emateaz gain, herritarren erosketa eta kontsumo ohituretan eragin nahi du Udalak”. Izan ere, “ohitura aldaketa horren menpe dago gure taberna, jatetxe, denda eta negozio txikien biziraupena”. Digitalizazioak aldaketa asko dakartzala azaldu du, eta egoera hau «mehatxua zein aukera» izan daitekeela.

“Herritarren kontsumo ohiturak aldatzen ari dira, eta egoerari egokitzeko beharra zutela adierazi ziguten merkatari elkartekoek; horretarako sortu dugu online plataforma”, adierazi du Olidenek. Globalizazio garaian badaude ere, aldaketak tokian toki gauzatu beharko direla ere nabarmendu du. 

Zumaiako Udalak eta Gertu Zumaiako merkatari elkarteak 90.000 euro barnebiltzen dituen hitzarmena sinatu dute aurtengoan, tokiko ekonomia sustatu eta indartzeko. Aurkeztu berri duten webguneaz gain bestelako ekimenak ere jarriko dituzte martxan aurrerago.


La web recoge información de tiendas, bares y empresas de servicios de Zumaia. La ciudadanía, además de poder consultar la información de todas las actividades, tiene a su disposición una sección de compras online.

En colaboración con la Asociación de Comerciantes y Hosteleros de Gipuzkoa, Dendartean, el Ayuntamiento de Zumaia y la asociación Gertu han creado una página web que servirá como escaparate virtual de comercios, bares y enpresas pequeñas de servicios de la localidad.

Xabier Aldalur, técnico de la asociación Dendartean, ha dado a conocer los detalles de la página web. Ha explicado que el objetivo es ayudar a las actividades económicas locales y ha situado la creación de la web como un primer paso: «Más adelante pondremos en marcha nuevas medidas para ayudar a las tiendas y otros negocios locales en el proceso de digitalización».

>> zumaianbai.eus

Gracias a esta web los comercios de Zumaia han expuesto sus negocios en internet. Además, en algunos casos, los y las ciudadanas podrán realizar compras online. Así, se ha creado un apartado concreto dirigido a las compras online.

Según explica Lore Garciarena, técnica de Gertu, el proyecto ha sido muy recibido por los y las comerciantes, hosteleras y responsables de negocios de la localidad. Muestra del número de fichas recogidas en la web: ya se puede consultar la información de más de 220 negocios en zumaianbai.eus

Según el concejal de desarrollo local, Alex Oliden, «Además de dar un impulso económico al comercio y la hostelería local, el Ayuntamiento quiere incidir en los hábitos de compra y consumo de los y las ciudadanas». Y es que «de este cambio de hábitos depende la supervivencia de nuestros bares, restaurantes, tiendas y pequeños negocios». Ha explicado que la digitalización supone muchos cambios y que esta situación puede ser «tanto una amenaza como una oportunidad».

Los hábitos de consumo de la ciudadanía están cambiando y los de la asociación de comerciantes nos indicaron que necesitaban adaptarse a la situación, para lo que hemos creado la plataforma online», señala Oliden. «Aunque nos encontremos en época de globalización, los cambios deberán llevarse a cabo a nivel local», ha subrayado.

El Ayuntamiento de Zumaia y la asociación de comerciantes de Zumaia, Gertu, han firmado este año un convenio que incluye 90.000 euros para fomentar y potenciar la economía local. Además de la web que acaban de presentar, se pondrán en marcha otras iniciativas más adelante.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Telegram