Martxan dago zumaianbai.eus webgunea, herriko negozioen erakusleiho birtuala

Zumaiako denda, taberna eta zerbitzu enpresa txikien informazioa biltzen du webguneak. Herritarrek, jarduera horiei buruzko informazioa ikusteaz gain, online erosketak egiteko atal bat dute eskura. Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien elkartearekin lankidetzan, webgune bat sortu dute Zumaiako Udalak eta Gertu elkarteak. Zumaian BAI deitzen da proiektua, eta herriko komertzio, taberna eta zerbitzu enpresa txikien erakuslehio birtuala izateko balioko du. […]