Azaroaren 30rarte zabalik egongo da euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea

110ede65-fbfd-4b29-9d82-bf0023880216

Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko deialdi berria argitaratu du Udalak. Era askotako euskarriak izan daitezke: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak…

Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe.

Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

  • Establezimenduak helbide fiskala Zumaian.

  • Eskatzaileak zerga betebeharrak eguneratuak.

  • Udalaren baimena (toldo eta antzekoak jartzeko)

  • Errotulua euskaraz eta zuzen idatzia.

Ez dira diruz lagunduko errotulu elebidunak, nahitaezkoa izango da euskaraz bakarrik egotea. Era berean, ez da laguntzarik emango izen berezia bakarrik agertzen denean; establezimenduaren jarduera euskaraz adieraztea hartuko da irizpidetzat.

Aurkeztu beharreko agiriak (azaroaren 30a baino lehen):

  • Eskabidea beteta

  • Euskaraz jarritako errotuluaren edo toldoaren faktura (2022koa) eta ordaindu izanaren agiria

  • Jarritako errotuluaren argazkia

  • Hirugarrenen alta emateko agiria, banketxean sinatuta eta zigiluz jota, aurrez aurkeztu ez bada.

Interesdunek Euskara Zerbitzuan eta Udalaren webguneko dirulaguntzen atalean izango dituzte eskura deialdiari buruzko xehetasun guztiak. Eskaera telematikoki egiteko aukera ere badago, zumaia.eus guneko Herritarren Atarian.


 

Hasta el 30 de noviembre estará abierto el plazo para solicitar las ayudas para la rotulación en euskera de los comercios.

Pueden ser rótulos exteriores, toldos, pegatinas para el escaparate…

El Ayuntamiento subvenciona desde hace muchos años poner en euskera los rótulos de los establecimientos. Pueden ser rótulos exteriores, toldos, pegatinas para el escaparate… La subvención será del 50% del coste del elemento de rotulación, hasta un máximo de 300 euros.

Será necesario cumplir las siguientes condiciones:

  • Que el establecimiento tenga su domicilio fiscal en Zumaia.

  • Que la persona solicitante esté al día en sus obligaciones fiscales.

  • Que cuente con la autorización del Ayuntamiento (para toldos y similares).

  • Que el rótulo esté correctamente escrito en euskera.

No se concederá subvenciones a los rótulos en bilingüe, será indispensable que estén únicamente en euskera. Asimismo, no serán subvencionables aquellos rótulos que contengan solamente un nombre propio; el criterio a seguir será que se haga referencia a la actividad del establecimiento en euskera.

Documentación a presentar (antes del 30 de noviembre):

  • Hoja de solicitud cumplimentada

  • Factura del rótulo o toldo escrito en euskera (del presente año), con el correspondiente justificante de pago

  • Fotografía del rótulo ya colocado.

  • Documento de alta de tercera persona interesada, con la firma y sello del banco, si es que no se ha presentado anteriormente.

Las personas interesadas en realizar la solicitud tendrán a su disposición toda la información al respecto en el departamento de Euskera y en la sección de subvenciones de la web del Ayuntamiento zumaia.eus. Existe la opción, así mismo, de solicitar la subvención telemáticamente.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Telegram