Azaroaren 30rarte zabalik egongo da euskarazko errotuluetarako dirulaguntzak eskatzeko epea

Merkataritza establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko deialdi berria argitaratu du Udalak. Era askotako euskarriak izan daitezke: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Urte asko dira Udalak laguntzak ematen dituela establezimenduetan euskarazko errotuluak jartzeko. Era askotako euskarriak izan daitezke, gainera: kanpoko errotuluak, toldoak, erakusleihoetako itsasgarriak… Errotulazio elementuaren kostuaren % 50 lagunduko da diruz, 300 euroko muga gainditu gabe. […]