Udalak eta Gertuk Zumaian Bai sortuko dute, tokiko negozioetarako erakusleiho birtuala

image_large

Ekainaren amaieran plataforma aktibo egotea espero dute. Proiektuan parte hartu nahi duten merkatari, ostalari zein zerbitzu-enpresetako kideek ekainaren 20ra bitartean egin beharko dute eskaera.

Zumaiako Udalak eta Gertu Zumaiako merkatari elkarteak hitzarmena sinatu dute, tokiko merkataritza sustatzeko jarduerak laguntzeko. Elementu garrantzitsu bat aurreikusten da akordio horretan: plataforma digital baten sorrera. Hala, Dendartean Gipuzkoako Merkatari eta Ostalarien elkartearekin lankidetzan, online plataforma bat sortuko dute Zumaian. Zumaian BAI deituko da aplikazioa, eta herriko komertzio, erakuslehio eta zerbitzu enpresa txikien erakuslehio birtuala izateko balioko du. Plataforma honi esker Zumaiako saltokiek beren negozioan interneten ikusgai jarri ahal izango dituzte.

Zumaiako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-enpresa guztien informazioa bilduko duen plataforma bat izango da. Herritarrek, enpresen informazioa erakusteaz gain, online erosketak egiteko atal bat edukiko dute eskura. Gainera, sektore horietako kideek online munduan aritzeko formakuntza pertsonalizatua jaso ahal izango dute, digitalizazio prozesuan laguntzeko. Gertu elkarteko kideak ez direnek ere plataforma baliatu ahal izango dute.

Pandemiak gogor jo ditu tokiko jardeura ekonomikoak. Hori horrela izanik, Zumaiako Udalak ezohiko neurriak jarri ditu martxan azken urtean. Besteak beste, ErrotaHerria kanpainaren baitan 150.000 euro bideratu zituen bertako ekonomia suspertzeko bonoetara.

Aurtengoan, 90.000 euro barnebiltzen dituen hitzarmena sinatu dute Udalak eta Gertu elkarteak. Helburu nagusiak dira saltoki txikiei bultzada ematea, eta COVID-19ak sektorean eragin dituen kalteak arintzea. Hitzarmenaren baitan, zenbait ekintza konkretu aurreikusi dituzte: online plataforma sortzea, erosketa bonoen kanpaina berria, eta bestelako kontzientziazio ekimenak.

Izen-emateak

Plataforma erabiltzeko interesa duten merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-enpresetako arduradunek eskaera egin beharko dute. Dagoeneko 100dik gora enpresaren datuak bildu dituzte, eta ekainaren 20ra bitartean beste hamarnaka eskaera kudeatzea aurreikusten dute.

Sustatzaileek nabarmendu dute Gertu elkarteko kideak ez direnek ere plataforma erabili ahal izango dutela.

Parte hartu nahi dutenek, izen-emate orria bete, eta zumaiaelkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dute. Turismo bulegoan ere aurkeztu ahal izango da orria, aurrez aurre. Gainera, horretarako zailtasunak dituztenek, izen-emate orria turismo bulegoan bertan ere bete ahal izango dute. 


Se espera que la plataforma esté activa a finales de junio. Las personas responsables de los negocios locales que deseen participar en el proyecto deberán solicitarlo antes del 20 de junio.

El Ayuntamiento de Zumaia y la asociación de comerciantes Gertu, han firmado un convenio para apoyar las actividades de promoción del comercio local. En este acuerdo se prevé un elemento importante: la creación de una plataforma digital.

Así, en colaboración con la Asociación Dendartean, crearán una plataforma online en Zumaia. La aplicación se llamará Zumaian BAI y servirá para tener un escaparate virtual de pequeñas empresas comerciales, hosteleras y de servicios de la localidad. Gracias a esta plataforma los pequeños negocios de Zumaia podrán exponer en internet sus servicios.Será una plataforma que recogerá información de todas las empresas comerciales, hosteleras y de servicios de Zumaia. La ciudadanía podrá consultar la información de las empresas y tendrán a su disposición una sección de compras online. Además, los y las responsables de los negocios recibirán formación para el proceso de digitalización.La pandemia ha golpeado con fuerza los negocios locales. Siendo esto así, el Ayuntamiento de Zumaia ha puesto en marcha medidas extraordinarias en el último año. Entre otras cosas, en el marco de la campaña ErrotaHerria destinó 150.000 euros a bonos para reactivar la economía local.Ahora, el Ayuntamiento y la asociación Gertu han firmado un nuevo convenio que incluye 90.000 euros. Los principales objetivos son impulsar el pequeño comercio y paliar los daños causados por el COVID 19 en el sector. En el marco del convenio, se prevén acciones concretas como la creación de una plataforma online, una nueva campaña de bonos de compra y otras iniciativas de concienciación.

Inscripción en la plataforma

Las personas responsables de las empresas comerciales, hosteleras y de servicios interesadas en utilizar la plataforma deberán presentar la solicitud. Ya se han recopilado datos de más de 100 negocios locales y se prevé gestionar otras decenas de solicitudes hasta el 20 de junio.Los y las promotoras destacan que quienes no sean miembros de Gertu también podrán utilizar la plataforma.Las personas interesadas en participar, deberán rellenar la hoja de inscripción y enviarla a la dirección zumaiaelkartea@gmail.com. La hoja de inscripción también se podrá presentar en la oficina de turismo de forma presencial. Además, las personas que tengan dificultades para ello, también podrán rellenar la hoja de inscripción en la propia oficina de turismo.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Telegram