1.200 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko

30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte herritarrek azaroaren 16tik aurrera. Kanpainara atxikitu nahi duten establezimenduek azaroaren 11ko eguerdiko 12:00ak arte edukiko dute horretarako aukera.

Orain arte egindako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, udazkeneko bono kanpaina berria abiatu dute Udalak eta Gertu merkatari elkarteak. Zehazki, 30 euroren truke 40 euroko balioa duten erosketa txartelak jaulkiko dituzte. Herritarrek azaroaren 16tik aurrera erosi ahal izango dituzte bonoak, turismo bulegoan.

ErrotaHerriaren aurreko kanpainetan parte hartu dutenek ez dute berriro izena eman beharko, eta lehen aldiz kanpainara atxikitu nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiek azaroaren 11ko 12:00ak arteko epea izango dute izena emateko. Horretarako, eskaera orria bete eta zumaiaelkartea@gmail.com helbidera bidali edo turismo bulegora eraman beharko dute. Establezimendu bakoitzak 5.000 eurora arteko salmentak egin ahal izango dituzte kanpainaren baitan, eta Gertu elkartekoak ez direnek ere parte hartu ahal izango dute bono sisteman.

OINARRIAK
IZEN-EMATE ORRIA
>> Epea: azaroak 11 (12:00)
>> Info+: zumaiagertuelkartea.eus

30 euro ordainduta, 40 euroko bonoa

Kanpainaren prestaketa lanak amaituta, herritarrek azaroaren 16tik aurrera erosi ahal izango dituzte erosketa txartelak, agortu arte. Turismo bulegoan egongo dira salgai: bonoen prezioa 30 eurokoa izango da, eta 40 euroko balioa duen txartela eskuratuko dute herritarrek, Zumaian bertan erabiltzeko. Txartel bakoitzak 10 euroko lau zati edukiko ditu, banaka edo batera erabiltzeko.

Herritar bakoitzak bi bono eskuratu ahal izango du, eta hori egiaztatzeko, bonoa erostean NANa edo identifikazio txartel bana erakutsi beharko da bono bakoitzeko.

Bonoak 2022ko azaroaren 16tik 2023ko urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dituzte, kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan.

Herriko saltokiei bultzada 

Pandemiak herriko komertzioetan eragindako kaltea arintzeko ErrotaHerria kanpaina abiatu zuen Udalak 2020ko maiatzean, Gertu merkatari elkartearekin elkarlanean. 150.000 euro bideratu zituen kanpainaren baitako bonoetara, eta herritarrei beharrei erantzuteaz gain, tokiko ehun ekonomikoa indartzea izan zuen helburu. Plan horrekin herriko establezimenduetan 450.000 eurora arteko inpaktu positiboa sortu zela kalkulatzen du Udalak.

Ekimenak harrera oso ona eduki zuela kontutan hartuta, Udalak beste 30.000 euro bideratuko zituen 2021eko ekainean, kanpaina berri bat egiteko; beste kanpaina bat egin zuen joan den maiatzean; eta orain, udazkeneko kanpaina abiatuko du. Aldi bakoitzean, herritarren ekarpenekin batera, bono kanpaina bakoitzak 100.000 euroko eragin ekonomiko zuzena eragiten duela kalkulatzen dute.

Halako neurriekin, Udalaren helburua da herriko ekonomia bultzatzea eta sustatzea, eta, bide horretan, herritarrei bertako merkataritzaren aldeko apustua egiteko eskatu diete bi erakundeek.

 


 

El Ayuntamiento y la asociación Gertu emitirán 1.200 bonos de compra para reforzar los comercios locales

Los y las zumaiarras podrán adquirir bonos de compra valorados en 40 euros por 30 euros a partir del 16 de noviembre. Los establecimientos que deseen adherirse a la campaña podrán hacerlo hasta las 12:00 horas del 11 de noviembre.

Debido a la valoración positiva de las campañas ErrotaHerria realizadas hasta el momento, y con el objetivo de dar un nuevo impulso a las pequeñas empresas de comercio, hostelería y servicios de la localidad, el Ayuntamiento y la asociación de comerciantes Gertu han puesto en marcha una nueva campaña de bonos. En concreto, se emitirán billetes de compra valorados en 40 por 30 euros, que se podrán adquirir a partir del 16 de noviembre en la oficina de turismo.

Los establecimientos que hayan participado en anteriores campañas de ErrotaHerria no tendrán que volver a inscribirse y las pequeñas empresas de comercio, hostelería y servicios que quieran adherirse por primera vez a la campaña podrán hacerlo hasta las 12:00 horas del 11 de noviembre. Para ello, deberán rellenar la hoja de solicitud y enviarla a zumaiaelkartea@gmail.com o llevarla a la oficina de turismo.

Cada establecimiento podrá realizar ventas de hasta 5.000 euros en el marco de la campaña, y también podrán participar en el sistema de bonos bonos aquellos que no pertenezcan a la asociación Gertu.

BASES HOJA DE INSCRIPCIÓN
>> Plazo: 11 de octubre (12:00h.)
>> Más información: zumaiagertuelkartea.eus

Bonos de 40 euros por 30 euros

Una vez finalizados los preparativos de la campaña, los y las zumaiarras podrán adquirir los bonos en la oficina de turismo a partir del 16 de noviembre (miércoles). El precio de los bonos será de 30 euros, y los y las vecinos se harán con una tarjeta valorada en 40 euros. Cada tarjeta constará de cuatro partes de 10 euros.

Cada ciudadano/a podrá obtener dos bonos, y para acreditarlo, al obtener el bono deberá mostrar un DNI o una tarjeta identificativa por cada bono.

Los bonos podrán utilizarse entre el 16 de noviembre de 2022 y el 6 de enero de 2023 en los establecimientos adheridos a la campaña.

Impulso al comercio local

El Ayuntamiento inició en mayo de 2020, en colaboración con la asociación de comerciantes Gertu, la campaña ErrotaHerria con el objetivo de paliar el daño causado por la pandemia en los comercios de la localidad. Destinó 150.000 euros a los bonos, que además de responder a las necesidades de la ciudadanía, tuvo como objetivo reforzar el tejido económico local. El Ayuntamiento calcula que con este plan se generó un impacto positivo de hasta 450.000 euros en los establecimientos de la localidad.

Teniendo en cuenta que la iniciativa tuvo muy buena acogida, el Ayuntamiento destinó otros 30.000 euros en junio de 2021 para realizar una nueva campaña; el pasado mes de mayo realizó otra campaña; y ahora lanzará la campaña de otoño. En cada periodo, junto a las aportaciones de la ciudadanía, calculan que cada campaña de bonos genera un impacto económico directo de 100.000 euros.

Con este tipo de medidas, el objetivo del Ayuntamiento es impulsar y fomentar la economía de la localidad y, en este camino, ambas instituciones han pedido a la ciudadanía que apueste por el comercio local.
Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Telegram