1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko

ErrotaHerria bonuen maiatzeko kanpainen balorazio positiboa egin ondoren, eta herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-enpresa txikiei bultzada berri bat emateko, Zumaiako Udalak bonu-sistema berri bat jarriko du martxan Gertu merkatarien elkartearekin elkarlanean. Kanpaina honetan 10.000 euro bideratuko dira eta herrian 40.000 euroko inpaktu ekonomiko zuzena sortzea aurreikusten da, herritarren ekarpenekin batera. 1.000 erosketa-bonu jaulkiko dira. Bonu bakoitzaren prezioa 30 […]