1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, herriko saltokiak indartzeko

ErrotaHerria bonuen maiatzeko kanpainen balorazio positiboa egin ondoren, eta herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-enpresa txikiei bultzada berri bat emateko, Zumaiako Udalak bonu-sistema berri bat jarriko du martxan Gertu merkatarien elkartearekin elkarlanean.

Kanpaina honetan 10.000 euro bideratuko dira eta herrian 40.000 euroko inpaktu ekonomiko zuzena sortzea aurreikusten da, herritarren ekarpenekin batera.

1.000 erosketa-bonu jaulkiko dira. Bonu bakoitzaren prezioa 30 eurokoa izango da eta 40 euroko balioa izango du, kanpainari atxikitako dendetan gastatzeko . Bonu bakoitza 10€ko balioa duten 4 zatitan banatuko da.

Saltoki interesatuentzat, inskripzio orriak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 17an, eguerdiko 12:00etan amaituko da. Eskaerak turismo bulegora eraman beharko dira edo zumaiaelkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dira.

Herritarrek azaroaren 22tik aurrera erosi ahal izango dituzte bonuak turismo bulegoan. Pertsona bakoitzak bonu bakarra eskuratu ahal izango du, eta hori egiaztatzeko, NANa edo identifikazio-txartel bat erakutsi beharko du. Beste pertsona baten izenean erosi ahal izango dira bonuak, baldin eta haren NANa aurkezten bada.

Bonuak azaroaren 22tik 2024ko urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dira eta merkatariak bonuak kobratzeko Turismo bulegora ekarri beharko dituzte”

Hemen duzue informazio guztia: https://zumaia.eus/eu/albisteak/1-000-erosketa-bono-jaulkiko-dituzte-udalak-eta-gertu-elkarteak-herriko-saltokiak-indartzeko

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Telegram