Zaindu zure azala uda honetan

Azala gure gorputz osoa estaltzen duen geruza baino askoz gehiago da: organo bat da -gorputzeko handiena-, eta batez ere, kaltegarriak gerta dakizkigukeen kanpoko eragile guztietatik babesten gaitu, hala nola elementu kimikoetatik, erradiazioetatik, infekzioetatik, etab. Babes-funtzio garrantzitsu horretaz gain, larruazalak gorputzaren tenperatura eta ur-galera erregulatzen ditu, D bitaminaren sintesia ahalbidetzen du eta ukimenaren zentzua ematen digu. […]