Merkatariei zuzenduriko bigarren bilera bat deitu du Udalak, Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa osatzeko
Jardunaldia datorren astelehenean, urtarrilaren 16an, eguerdiko 15:00tan Oxford aretoan izango da eta bertan sektorearentzako gakoak izan daitezkeen aspektuak mahai gainean jarri eta merkatarien ekarpenak jasoko dira. Zumaiako Udala herriko Merkataritza arloko Plangintza Estrategikoa garatzeko lanetan murgilduta dago. Lehen fasean, Zumaiako merkataritza arloko eskaintzaren, eskariaren eta kokapen espazialaren diagnosia egiten ari da. Azterketa hori egiteko, merkatariek […]