Udalak eta Gertu elkarteak 2000 erosketa bonu emango dituzte herriko merkataritza babesteko

Kanpainara atxikitu nahi duten establezimenduek ekainak 8 baino lehen egin beharko dute eskaera. Herritarrek 35 euroren truke 50 euroko balioa duten erosketa txartelak erosi ahal izango dituzte, ekainaren 9tik aurrera. Udako zein Gabonetako ErrotaHerria kanpainen balorazioa positiboa izanik, eta herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei beste bultzada bat emateko, bono sistema berri bat jarriko […]